Akabo XVIII Olentzerotan jakinminezi

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2014ko abenduaren 21a

Atzo eman genion amaiera XVIII. Olentzerotan Jakinminez ekimenari arratsalde osoan egindako ekitaldiekin eta Elordi Elkartean egindako talo eta gaztain jan eta kantuaspertuarekin.

 

Ostiralean Loatzoko musikariek emanaldi xamur eta gustagarria eskaini ziguten herriko elizan. Ohituera bilakatu da dagoeneko eta eliza bete-bete egiten da gure neska-mutioak egiten ari diren aurrerapenaz gozatzeko.

Atzo, larunbata berriz, pailasoak, Inpromatxa eta talo eta gaztain jana; tira, nahikoa hirugiarra, txistorra, gazta, menbriloa eta txokolatea ere jan genuen. Elordi Elkartea goi ta behe bete zen. Bi txandetan eman behar izan zen afaria: lehenik gaztetxoei, eta gero gainerakoei. Bukatzeko karaokea: kosta zitzigun apur bat animatzea baina, Anttonek xaxatuta, animatu ginen poliki-poliki eta bukatzen lanak gero. Eskerrik asko talogile eta sukaldari taldeari, emakumeen eskuak denak, eta Elordiko zuzendaritzakoei, zerbitzu aparta egin zuten-eta.

Erakusketa, agindu bezala, atzo arratsaldeko 8etan itxi zen. Arrakastatsua izan da eta izugarri gustatu zaie ikustera inguratu diren guztiei. Mila esker antolatzaileon partetik  Miren Garikano, Zuriñe Peñagarikano, Kike Rodrigez, Edurne Sudupe, Pablo eta Dabid Azurza, Manuel Epelde eta Roman Ganzaraini beren lanak erakusteko emandako erraztasunagatik eta, baita, erakusketa atondu duten Loli, Lierni, Leire ... eta abarri.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!