Guraso eta seme-alaben arteko mugimendua lantzeko tailerra antolatu du Altzoan Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Altzoan gurasoen elkartea 2018ko urt. 24a, 10:22

Altzoan Elkarteak guraso eta seme-alabei zuzendutako Kontakids tailerra antolatu du. Kontaktuaren bitartez, helduen eta haurren arteko mugimendua lantzean datza, beraien arteko komunikazioan sakonduz.

Asteartetan izango da saio bakoitza, Zigor Lasagabaster irakaslearen eskutik, Laskorain Ikastolaren Sakramentinoetako egoitzan.

Izena emateko aukera zabalik dago, 653 705 068 telefono zenbakian edo gurealtzoan@gmail.com helbidean.

Kontakt Inpro dantza New Yorken 60-70. hamarkadetan sortu zen dantza da. Mundu mailan oso hedatua dago. Teknika bat da non, kontaktuaren bidez, elkar ekintzaren bidez, entzumenaren bidez, norberaren, espazioaren eta besteen kontzientzia izanik mugimendua bideratzen den. Kontakt-aren esentzia ez da erakustea, gure arteko harremanean zer gertatzen den ikustea. Kontakids, Kontakt dantzari batengandik sortu zen, berak bere seme-alabekin egitean sortzen zen magia transmititu nahian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!