Contakids saio irekia

Erabiltzailearen aurpegia Altzoan gurasoen elkartea 2017ko maiatzaren 31

Ekainaren 10ean egingo dugun ekintza baten berri eman nahi dugu. Contakids saio ireki bat da, non kontaktu fisiko, mugimendu eta jolasaren bidez, guraso eta umeen arteko komunikazioan sakontzen den.

Zigor Lasagabasterrek gidaturik, 2tik 5 urtera bitarteko haurrei eskainiko zaie eta saioa Usabal kiroldegian izango da. Doakoa izan arren, plaza mugatuak daude, beraz, izena ematea eskatzen da helbide honetan edota 653 70 50 68 telefono zenbakian. Informazio gehiago www.contakids.com helbidean aurkitu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!