Ipuin kontaketa irekia: kontaiguzu zure ipuin kuttuna

Erabiltzailearen aurpegia Altzoan gurasoen elkartea 2015eko urtarrilaren 29a

Ipuin kontaketa honetarako proposamen berezi bat egin nahi dizuegu: zuek parte hartzea. Hau da, bakoitzak etxean duen ipuin kuttunen bat ekarri eta besteei kontatzea.

Altzoan Elkartearen lokalean izango da, Tolosako Plaza Berriko Abastos eraikinaren lehenengo solairuan. Urtarrilaren 31n izango da, 17:00etan hasita. Ongi etorriak izango zarete (eta lotsa galduta bazatozte gehiago!).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!