Cristobal Gutierrezekin solasaldia, Haurraren Arimaren Zaintza-ren sortzailea

Erabiltzailearen aurpegia Altzoan gurasoen elkartea 2014ko irailaren 23a

Orain bi urte izan zen Cristobal Gutierrez solasean Tolosako kultur etxean, eta ikusmin handia sortu zuen. Aurten ere berriz etorriko da Tolosara, irailaren 26an, 18:00etan, eta kultur etxeko hirugarren solairuan (dantza gelan) egingo da. Solasaldiaren gaia Familien ahalduntzea seme alaben zaintzan izango da. 

Hitzaldia doakoa izanik ere, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, posta elektronikoa bidali behar da charlaseuskadi@fundacioncai.com helbidera. Mezuan izen-abizenak idatzi, eta Tolosako hitzaldira etorri nahi dela adierazi behar da.

Gutierrezek hogei urte daramatza haurren zaintza sustatzen, berak Haurraren Arimaren Zaintza deitzen duena bultzatzen. Ematen dituen hitzaldiek abiapuntu bat izaten dute, baina ez gidoi jakinik, horregatik, beti izaten ditu ustekabekoak. Hala ere, beti dago norberari interesatzen zaion edo norbera kezkatzen duen gaien inguruko galderak luzatzeko astia. Antolatzaileek azaldu dutenez, hitzaldia ez da haurrentzako egokia, beraz, umerik gabe etortzea eskertzen dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!