'Ikerketa tailerra' arte tailer berezia, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Altzoan gurasoen elkartea 2013ko abenduaren 9a

'Ikerketa tailerra' arte tailer berezia egingo da, Sormensena-ren eskutik, abenduaren 14ean, larunbata. Lokalean egingo da, 17:00etan.

Toki arazoengatik, tailerrean parte hartu dezakeen pertsona kopurua mugatu beharrean gaude: gehienez 10 helduk parte hartu ahal izango dute eta heldu bakoitzak gehienez bi ume eraman ahal izango ditu.
Umeen adina: 0-6. (Umeek, gutxienez, lau hankan ibili beharko dute).
Izena emateko (azaroaren 9tik aurrera): sormensena@gmail.com helbidera idatzi edo 677340685 telefonora deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!