Altzoan Astea antolatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Altzoan gurasoen elkartea 2013ko urriaren 25a

Datorren astean Altzoan Astea antolatu dugu Tolosan. Honen inguruan ekintza ezberdinak antolatu dira eta beraietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Batetik, hezkuntzari loturiko bi saio egingo dira, kultur etxean. Astelehenean (urriak 28), 19:30ean, 'La educación prohibida' dokumentala, eta asteazkenean (urriak 30), 19:30ean, 'Bizitoki: eskolari alternatiba eskaintzen dion bizi proiektua' hitzaldia bertako partaideekin; ondoren luntxa izango da.
Bestetik, ostegunean (urriak 31), Altzoaneko lokalaren inaugurazioa egingo da, Abastoseko gaineko solairuan, Plaza Berrian: bixita-klown-gidatua; aurkezpena eta luntxa.

Lokal hau, 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako espazio bat da, non beraien beharrei erantzuteko aprobetxatu nahi den.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!