Alpino Uzturre taldeko korrikalariak sasoian daudela erakutsi dute beste behin pasa den asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2024ko ekainaren 3a

Modalitate desberdinetan lehiatu dira oraingoan Alpino Uzturre taldeko korrikalariak.

Dagoeneko ohituta gaituzten bezala kolore urdinak hegan egin du txoko guztietan zehar, gustuko dutena eginez eta hankak bizkor astinduz; Leitzan EHko Mendi Erronkan (EHko Ultra Txapelketarako puntuagarria) bakarka zein erreleboka, Bizkaian Galdames Bira-n (EHko Kopako Lineako txapelketa), Ezcaray-en Espainiako KV txapelketan, Irati Trail-en Orhi mendiaren bueltan, Aran Trail-en Zarautz eta Mutriku artean eta azkenik Madrilen asfaltoko Maratoi Erdian aritu dira gure korrikalariak.

Hona hemen lortutako emaitzak:

EH MENDI ERRONKA 67K 3600+ (OSOA)

- Jokin Uribetxeberria 8.n

- Jon Vallejo 24.n

- Karlos Gonzalez 113.n

- Koldo Otxantezana 147.n

- Maikel Fernandez 283.n

- Erika Alvarez 6.n

- Ainara Arrizabalaga 18.n

- Larraitz Larrarte (bertan behera utzi behar izan zuen)

EH MENDI ERRONKA 32,8K 2400+ eta  34,2K 1200+ (ERRELEBOKA)

- Yashira Navas / Mattin Intxaurrondo 12.n

- Mattin Belaunzaran / Ainhoa Egiguren 15.n

- Emi Ugarte / Jon Ander Iparragirre 26.n

GALDAMES BIRA 34K 1700+

- Argider Txurruka 5.n

- Mikel Goikoetxea 16.n

IRATI TRAIL 30K 2000+

- Irai Colas 29.n

KV ESPAINIAKO TXAPELKETA EZCARAY 5,5K 1250+

- Oier Zubeldia 8.n

ARAN TRAIL 12K 800+

- Irati Casais 8.n

- Mikel Goikoetxea 5.n

ARAN TRAIL 30K 1500+

- Iñaki Lopetegi 12.n

- Endika Trula 4.n

MEDIA MARATON DE CARABANCHEL

- Enara Agote 1:42:38

ZORIONAK DENOI ETA JARRAITU HORRELA!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!