Hankak astintzen jarraitzen dute Alpino Uzturre taldeko korrikalariek

Askorentzat errekuperazio eta erronka berriei begira jartzeko astea izan bada ere, mendi zein karreteran ikusi ditugu pasa den asteburuan ere Alpino Uzturre taldeko zenbait kide

Maiatzaren 18an, larunbata, Txindokiko Kilometro Bertikala (3,6 km. eta 980+  desnibela) jokatu zen, "Euskal Herria KB" kopako lehenengo lasterketa puntuagarria izan zelarik. Nafarroan Goizutrail (25km 1500+ desnibela) eta  Kantabrian  Los 10.000 del Soplao (110km 5600+ desnibela) lasterketak izan ziren. Horrez gain, igandean, Aralarko Adiskideek antolatzen duten  XIVorduko mendi martxa (69km 2000+ desnibela) eta Donostian egiten den empresetako lasterketa (8.5km) ospatu ziren.

Hona hemen taldekideek lortutako emaitzak:

Txindokiko Kilometro Bertikala:

- Oier Zubeldia 2.n

Mikel Gabirondok 26.n

Julen Gaston 28.n

- Eneko Tijero 74.n

Oierrek, lortutako emaitzari esker, Euskal Selekziorekin ekainaren 2an, Valdezcaray-en (Errioxan), lehiatuko den Espainiako KB txapelketarako deia jaso du. 

Goizutrail

- Erika Álvarez 5.n

Los 10.000 del Soplao

- Amaiur Urkia 6.n

ZORIONAK DENOI ETA JARRAITU HORRELA GOZATZEN!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!