Asteburu borobila Alpino Uzturre iraupen eskiko taldearentzat

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2024ko mar. 26a, 06:39

Martxoaren 22tik 24ra, Bereten (Lleida) iraupen eskiko Espainiako txapelketak lehiatu dira klasiko eta skating eran

Ostiralean, skating eran distantziko lasterketa izan zen. Imanol Rojo Espainiako txapeldun sortatu da gizonezkoen senior mailan, helmugan 35´53" denbora egin du (15 km.). Distantzi berean, gizonezkoen U-18an Hodei Juaristi 9. postuan helmugaratu da. Libe Curras-ek Espainiako txapeldunorde izatea lortu du emakumezkoen U-14an (5 km.), eta Inge Arin zortzigarren izan da. Iker Aranburu ere Espainiako txapeldunorde izan da gizonezkoen U-12an (2,5 km.).

Larunbatean, klasiko eran lehiatu ziren. Imanol Rojo ere Espainiako txapeldun izan da (10 km., 29´21"). U-18an Hodei Juaristik 4. postuan sailkatzea lortu zuen.  Emakumezekoen U-16an June Aranburu hirugarren helmugaratu zen (5 km.), Libe Curras hirugarren iritsi zen helmugara emakumezkoen U-14an (5 km.), eta Inge Arin zortzigarren. Iker Aranburu, oraingoan ere Espainiako txapeldunorde izan zen U-12an (2,5 km.).

Iganean, Team Sprint lasterketa (elkarte eta genero bereko bikoteak) jokatu zen. Gizonezkeon absoluto mailan, Imanol Rojok eta Hodei Juaristik brontzea lortu zuten. Emakumezkoen U-16an, June Aranburu eta Libe Curras txapeldunordeak izan ziren.

Denboraldian zehar, Espainiako Kopa osatzen duten 11 lasterketetan (3 rollerskian eta 8 elurretan) lortutako puntuak batuz, taldeka Espainiako Kopan 21 elkartetik Alpino Uzturre laugarrena izan da. Banakako sailkapenean Libe Curras irabazle izan da U-14an eta Inge Arin bigarren; June Aranburu ERE bigarren U-16an eta Master1 mailan Harkaitz La Vega ere bigarren geratu da.

ZORIONAK ETA BEJONDEIZUELA!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!