Asteburu oparoa Alpino Uzturreko mendi lasterkarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2024ko otsailaren 20a

Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa aldean ibili ziren pasa den asteburuan Alpino Uzturre taldeko mendi korrikalariak.

Zestoako Kobaz Koba mendi lasterketa luzean (25 km. eta 1.450 m. desnibela metatua), Naroa Uria 4. sailkatu da eta Yashira Navas 11. Mutiletan, berriz, Ion Intxausti 11., Mikel Goikoetxea 18., Amaiur Urkia 54., Javier Martinez 151. eta Julian Galarza 252. Rafa Suarezek lasterketa azken kilometroan utzi behar izan du lesio bat medio izandako ezbehar baten ondorioz.

Lasterketa berdinean baina distantzia motzean (15 km. eta 750 m. desnibela), Erika Alvarez 5. sailkatu da eta Endika Trula 11.

Egun berean, Zaramillon (Bizkaia), Apuko mendi lasterketa ere lehiatu da (30 km. eta 1.600 m. desnibela metatua). Bertan Jokin Uribetxeberria 16. postuan (helmugan 2:35´07") eta Asier Urbistondo 211. postuan helmugaratu dira. 
 
Eta Zarrakaztelun (Nafarroa), Larrate Trail mendi lasterketan (21 km.), Argider Txurruka bosgarren sailkatu da. 
 
Bejondeizuela!!!
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!