Negu Trail arrakastatsua Alpino Uzturreko mendi korrikalarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2024ko otsailaren 7a

Otsailaren 4an, Berastegin Negu Trail mendi lasterketa (16 km. eta 1.000 m. +) lehiatu zen. 252 korrikalarik amaitu zuten mendi lasterketa, eta horietako 14 Alpino Uzturre taldeko lasterkariak izan ziren.

Festa giro bikaina bizitu zuten pasa den igandean Alpino Uzturre taldeko korrikalariak Berastegin. Neska mutilek emaitza bikainak lortu zituzten eta asko disfrutatu zuten behe lainoz inguratutako egun paregabe batean. 

Gizonezkoetan Oier Zubeldiak podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren postuan helmugaratu ostean (1.21.12). Aitor Eceiza 7. postuan iritsi zen helmugara, Endika De Las Heras 11.ean, Asier Ayerza 16.ean, Jokin Uribeetxeberria 20.ean, Uxer Mozo 27.ean eta Mattin Belaunzaran 45.ean, Aimar Iturriotz 51.n, Jon Ander Iparragirre 52.n eta Jose Luis Arrizabalaga 139.n. 

Emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Intxausti laugarren sailkatu zen (1.47.41), Erika Álvarez 6.a izan zen, Ainhoa Egiguren 8.a eta Yashira Navas 10.a.

Bejondeizuela!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!