Ganguren mendira irteera, urriaren 16an

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2022ko urriaren 5a

Igoko dugun Ganguren mendia (477 metro) Bilboko Abandoko estaziotik 5 kilometrotara kokatuta dago. Mendi gaina bereiztea oso erraza da, bertan hainbat antena baitaude.

Ganguren deitzen zaio Enekurin hasi eta Erletxeraino doan mendilerroari; Hego Uribe eta Txorierri eskualdeak banatzen ditu. Mendilerro horretako tontor nagusiari ere Ganguren edo Gangurengana deitzen zaio (477 metro). Lezama herriak 2.500 biztanle inguru ditu.

Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.

Autobusa: bazkideak 13 euro, eta ez bazkideak 15 euro.

Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure webgunean Alpinouzturre.eus, info@alpinouzturre.eus e-mailera oharra bidaliz edota 943 652 789 telefonora deituz.

Irteeraren datuak:

15,20 km.      ?  536 m.        ? 480 m.      ? 5 ordu

Irteeraren bideoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!