Urteko azken mendi irteera: Belkoain

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2018ko abenduaren 4a

2018ko azken mendi txangoan Belkoain (491 m.) mendia igoko dugu, Andatza mendikatean kokatuta dagoena, eta ohiko legez, urtea bazkari batekin agurtuko dugu.

Txangoa Andoaingo Sorabilla auzotik hasiko dugu.

Irteera: 09:00etan San Frantziskotik.
Txangoaren luzera: 14 km.
Iraupena: 03,30 ordu.
Autobusa: bazkideak 13 euro, eta ez bazkideak 15 euro.

Ondoren, 14:15ean, babarrun bazkaria, Andazarrate gaineko Izurtzu jatetxean ospatuko dugu.

Menua: Babarrunak, saihetsa, postrea eta kafea.
Bazkariaren prezioa: 25 euro.
Oharra: bazkarira bakarrik doazenentzat, autobusa San Franziskotik 13:00etan aterako da.

Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz, edota 943652789 telefonora deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!