Mendebaldetik ekialdera, Arrigorriaga eta Lemoa herriak lotzen dituen mendikatea zeharkatzen duen txangoa da hauxe, iparraldean Ibaizabal ibaia eta ekialdean Arratia daudela.
Arrigorriagatik abiatu, eta Upo (573 m.) eta Artanda (550 m.) mendiak igoko dituzte. Ekialderuntz hartuz, Mandoia (638 m.) igo eta azkenik Urkiolako eta Gorbeako parke naturalen artean kokatuta dagoen Igorrera jaitsiko dira. Txangoan zehar, besteak beste, Gañekogorta, Serantes, Sollube, Oiz, Mugarra, Anboto eta Gorbea mendiak ikusi ahal izango dira.
20 kilometroko bidea da, eta 1.140 metroko bataz besteko malda izango du. Gutxi gora behera 5 ordu eta erdiko iraupena izango du txangoak. Autobusa 07:30ean irtengo da San Franziskotik.
Bazkideek 13 euro ordaindu beharko dituzte, eta bi euro gehiago ez bazkideek.
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: alpinouzturre.eus-en, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.