Irati basoan barrena ibilaldia, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2018ko urriaren 15a

Argazkia: Andres Lekuona

Igandean, urriaren 21ean, Iratiko Basoan zehar ibilaldia antolatu du Alpino Uzturrek.

Irati Nafarroa BehereakZuberoak eta Nafarroa Garaiak bat egiten duten ingurunean hedatzen den basoa da. Euskal herriko oihan handiena da eta Europako pagadirik zabalena.

Ibilaldia Orbaitzetatik hasi eta Elurretako Ama birjinaren baselizan amaituko da, Irabia urtegia inguratuz eta Lizardoia mendia (1.198 m.) igotzeko aukerarekin. Autobusa goizeko 07:00etan irtengo da San Frantzisko elizatik.

Bi aukera :

Orbaitzeta - Irabia urtegia - Elurretako Ama :

16  km.      ? 698 m.         ? 677 m.

? 5

Orbaitzeta - Irabia urtegia - Lizardoia - Elurretako Ama :

16  km.      ? 1.198 m.         ? 1.017 m.

? 5,30

Irteera  goizeko 07,00etan San Franziskotik.

Bazkideek 13 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez bazkideek 15 euro. Informazio gehiagorako edo izena emateko, hiru aukera izango dira: alpinouzturre.eus web orrian, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edo 943652789 telefonora deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!