Txikiekin irteera, Oiartzungo mendietara

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2018ko irailaren 24a

Alpino Uzturre Elkarteak datorren iganderako, irailaren 30a, mendizale txikientzako (helduren batek lagunduta) ibilaldia antolatu du, Oiartzungo mendietara

Kausorotik Arrizulo aterpera joango dira, tartean Bianditz mendia igoz. Autobusaren irteera goizeko 09:30ean izango da, San Frantzisko Elizatik, eta arratsaldeko 17:00tan Tolosan izango dira.

Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko bi aukera daude: 943 65 27 89 telefonora deituz edo info@alpinouzturre.eus helbidera idatziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!