Panticosara irteera, asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2018ko irailaren 10a

Astebururako mendi irteera antolatu du Alpino Uzturrek, Pirinioetara. Musales (2.653 m.) eta Infiernos (3.081 m.) igoko dituzte, eta Respumoso aterpetxean hartuko dute ostatu.

Infiernos oso mendi ezaguna da eta mendizale askok igotzen dutena, bai Panticosako balneariotik bai Respumoso aterpetxetik ere.

Irailak 15:

Autobusaren irteera San Frantziskotik 06:30ean izango da.

Txangoa: Lasarra enbalsea (1.472 m.) - Musales (2.653 m.) - Respumoso aterpetxea.

13,30  km.      ? 1.432 m.         ? 594 m.

? 5

 

Irailak 16:

Txangoa: Respumos aterpetxea (2.220 m.) - Infiernos (3.081 m.) - Panticosako balnearioa (1.660 m.).

18,9  km.      ? 1.324 m.         ? 1.818  m.

? 7

 

Prezioa: aterpetxean pentsio erdia eta autobusa barne.

FEDME txartelarekin: 70 euro.

FEDME txartela gabe: 75 euro.

Izena emateko azken eguna, irailak 13, osteguna.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko,  info@alpinouzturre.eus  emaila bidaliz edo  943652789  telefonora deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!