Pirinioetara asteburu osoko irteera antolatu du Alpino Uzturrek

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2018ko uztailaren 9a

Uztailaren 21tik 22ra mendi irteera egingo du Alpino Uzturrek, Pirinioetan barrena. Céciré (2.403 metro) eta Spijeoles (3.065 metro) igoko dituzte, eta Espingo aterpetxean hartuko dute ostatu.

Uztailak 21:

Autobusa 06:30ean aterako da San Frantzisko pasealekutik. Pirinioetara iritsitakoan, Superbagneres eski estaziotik Céciré mendia igoko dute, eta ondoren Espingo aterperaino. 6 ordu inguruko itzulia izango da.

Uztailak 22:

Espingo aterpetxetik Spijeoles (3.065 metro) mendira igoko dira. Iparralderantz orientatuta dagoen ilargi erdi itxura daukan mendia da. Eguraldia lagun izanez gero, Spijeolesetik, besteak beste, Grand Quayrat, Lezat, Perdiguero, Gourdon, Gourgs Blancs, Jean Arlaud eta Seil dera Baquo ikusi ahal izango dira. Espingo aterpera itzuli ostean, Granjas de Astau (1.140 m.) bisitatuko dute. 8 ordu inguruko ibilbidea da.

Informazio gehiago eta izena emateko info@alpinouzturre.eus emailera idatzi edo 943652789 telefonora deitu beharko da. Bazkideek 70 euro ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek, berriz, 75 euro, autobusa, aterpetxea eta pentsio erdia barne.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!