Podium ugari Rollerski ligaren hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2018ko ekainaren 4a

2018ko Rollerski ligako lehen jardunaldia jokatu da asteburuan: Arrateko igoera. Alpino Uzturrek hiru podium lortu ditu, maila ezberdinetan.

Helduen lasterketan, Mikel Plazasek 2. postua lortu du, 3,1 kilometroko ibilbidearen ondoren. Emakumezkoen artean, Olaia Plazas hirugarren izan da. Alpino Uzturrek parte hartzaile gehiago izan ziren:

  • Berenize Lavin 4.
  • Ainara Lakuntza 5.
  • Irene Amantegi 7.
  • Alaia Juaristi 8.
  • Laia Arakama 9.
  • Naroa Amantegi 10.
  • Irati Azpilgain 14.

2005 geroztik jaiotako gaztetxoentzako lasterketan, berriz, Hodei Juaristi hirugarren postuan iritsi da helmugara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!