Eibar gaineko mendietan barrena joango dira, Ixuatik Arratera, hain zuzen. 09:30ean aterako da autobusa San Frantzisko eliza paretik, eta arratsaldeko 17:00etarako egingo dute buelta.
Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte; txikiek, berriz, 5 euro. Informazio gehiagorako edo izena emateko info@alpinouzturre.eus emailera idatzi edo 943 65 27 89 telefonora deitu beharko da.