Unai Aizpuruk VII Trail O Viento Rondador mendi maratoia irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2018ko maiatzaren 14a

Argazkia: O Viento Rondador / Facebook

Ia 5 orduren ondoren, Alpino Uzturreko mendi lasterkaria lehen postuan sailkatu zen Boltañan, Huescan.

31 segundoko aldeagatik irabazi zuen Aizpuruk. Anoetan bizi den ibartarrak 4 ordu 51 minutu eta 28 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Kilometroa 6:51ko denboran egin zuen, bataz beste. Bigarren Francisco Gonzalez Sarrios izan zen.

Asteburuan lasterketa gehiago ere izan dira, eta Alpino Uzturreko lasterkariek honako emaitzak lortu dituzte:

Kanariar Uharteetako La Palma irlan, Transvulcania mendi lasterketa ezaguna lehiatu da. Garikoitz Zumeta 259. postuan sailkatu da, 74 kilometroko ibilbidea 11:18:09ko denbora eginda.

VIII Erlaitz Aiako Harriak mendi lasterketan, berriz, 23. postuan sailkatu da Elorri Ugartemendia (2:59:13). 25. postua egin zuen Josu Oiarzabalek (2:08:01), eta 49. postuan sailkatu zen Arri Arrizabalaga (2:14:55).

Irati Trail mendi lasterketan, berriz, Asier Traba 53. izan zen (2:59:13).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!