Sakanan murgilduko gara igandean

Dorrao - Treku - Ultzurrun ibilbidea egingo dugu igandean, martxoaren 18an. Ibilbide motza edo luzea egiteko aukera izango da.

Andimendi Nafarroako ipar-mendebaldeko mendilerro bat da, Sakanako eskualdearen hegoaldean eta Goñibar eta Ollaran ibarren iparraldean dagoena, eta nolabaiteko jarraipena du Urbasa mendilerroan. Izan ere, bi mendilerroon artean eratutako mendigunea babesten du Urbasa-Andia natura parkeak.

Halaber, Andimendin dugu Euskal Herriko Erdigunea, 2004an matematikoki ezarria.

Bordas Viejas gaina berez bizkar belartsu bat besterik ez da, non harria noizbehinka azaltzen baita. Nolanahi ere, bere kokapena da mendi honi benetako xarma ematen diona, talaia paregabea baita inguruko ibar, larre eta mendien gainetik. Ibilaldiaren bukaeran Artetako iturburua eta gatzagak ikusiko ditugu.

Ibilbidea egiteko bi aukera izango dira. Irteera ordua bera izango da bientzat, 07:30ean San Frantziskotik:

Motza:

Luzera: 16 km.
Igoera guztira: 799 m.
Jetsiera guztira: 924 m.
Iraupena : 5 ordu

Luzea:

Luzera: 21 km.
Igoera guztira: 976 m.
Jetsiera guztira: 924 m.
Iraupena: 6 ordu

Izena emateko, edo informazio gehiagorako, alpinouzturre.eus atarira, info@alpinouzturre.eus helbide elektronikora edo 943652789 telefonora jo daiteke. Bazkideek 13 euro ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek, berriz, 15 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!