Artikutzan zehar irteera, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2018ko otsailaren 20a

Datorren iganderako, otsailaren 25erako, Alpino Uzturre Elkarteak Mendi irteera antolatu du, Goizuetatik Igantzi herrira, Artikutzako erreserba naturala zeharkatuz.

Baso ederrak eta aztarna historikoak ikusi ahal izango dira ibilbidean zehar. Tartean, Unanua mendira (654 metro) igoko dira. Mendi hauetako baliabide naturalak ugariak dira, eta historiaurretik etengabe ustiatu dira bertako larre, baso, ur eta meatzak.

Antzina-antzinatik Artikutzan izan den giza presentziaren lekuko ugari miretsi ahal izango dira ibilbidean: historiaurreko monumentuak, ikazkinen txondor plazak, Erdi Aroko burdinolak... eta hori guztia, erreserba natural paregabe batean.

Guztira 19 kilometroko ibilbidea izango da, eta sei ordutan egitea aurreikusten da. Autobusa 07:30ean irtengo da Tolosako San Frantzisko elizatik.

Izena emateko bi bide daude: emailez, info@alpinouzturre.eus helbidean, edo 943 65 27 89 telefonora deituz. Bazkideek 13 euro ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek, berriz, 15 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!