Mendi ibilaldia Irati basora

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2017ko urriaren 30a

Datorren iganderako, azaroaren 5a, Alpino Uzturre Elkarteak mendi ibilaldia antolatu du Irati basoan, Europako bigarren baso handienean. Ibilaldia Orbaitzetan hasi eta, Irabia Urtegia inguratuz, Elurretako Ama Birjinaren baselizan amaituko da –16 kilometroko ibilaldia izango da–.

Bus irteera 7:00etan izango da Tolosa san Frantzisko elizatik. Informazio gehiago eta izena emateko emaila bidali behar da info@alpinouzturre.eus helbide elektroikora edo deitu 943 65 27 89 telefonora, arratsaldez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!