Pirinioetara irteera antolatu dugu irailaren 9an eta 10ean

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2017ko abuztuaren 29a

Irailaren 9an eta 10ean irteera antolatu dugu Pirineoetara. Lehen egunean, Collado Inferior de Literola leporaingo joango gara, eta bigarren egunean, Lezat mendira.

 
Irailaren 9an, 6:00etan aterako gara San Frantziskotik eta honakoa izango da txangoa: Hospital de Benasquetik Portillon aterperaino joango gara, eta Remuñe haranetik Collado Inferior de Literola leporaino joango gara. Sei orduko iraupena izango du txangoak. 
 
Irailaren 10ean, Portillongo aterpetxetik (2.570 metro) Lezat mendira (3.107 metro) joango gara; Portillongo aterpetxera bueltatu, eta handik, Lac Saussat (1.921 metro), Lac d´Oo (1.500 metro) eta Granjas de Astau (1.140 metro) mendietara igoko gara. Eguraldia lagun izanez gero, Lezatetik ikusi ahal izango ditugu Grand Quayrat, Crabioules, Perdiguero, Spijeoles, Gourdon, Gourgs Blancs, Jean Arlaud eta Seil dera Baquo.
 
Bazkideek 75 euro ordaindu beharko dute (autobusa eta aterpea barne) eta bazkide ez direnek 80 euro. 
 
Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko info@alpinouzturre.eus emailera idatz dezakezue edo 953 65 27 89 telefonora deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!