Castro Valnera asteburu pasa

Alpino Uzturrek irteera antolatu du, bazkide eta bazkide ez direnentzat.

Ekainaren 10 eta 11ko asteburuan irteera egingo dugu, Burgosko mendietara. Castro Valnera mendia (1.718 m.) igoko dugu, eta Soncilloko aterpetxean hartuko dugu ostatu. Castro Valnera Kantauri Mendilerroko ekialdean kokatutako mendia da, Paseko Mendiak bezala ezagututako gunea. Lunada eta Estacas de Trueba mendateen artean dago. Hegoaldeko partea Merindades eskualdekoa da, Burgosen; iparraldea berriz, Pas bailarako eskualdekoa da, Kantabrian.

Dituen 1.718 metroak ez dira gainditzen ekialdera Kantauri Mendilerro osoan, Pirinioetako inguruetaraino, Nafarroan. Mendiaren iparraldean Espainia osoan altuera handienean kokatutako Kuaternario berriko glaziar aparatuak nabari dira. Ipar-ekialdean, Lunada mendatean, Miera ibaia jaiotzen da; ipar-mendebaldean, Pandillo ibaia, Pas ibaiaren lehen ibaiadarretako bat; eta hego-mendebaldean, Trueba ibaia, Nelaren ibaiadarretako bat, eta hau, Ebrorena.

IZEN EMATEA

Larunbatean autobusa 07:30ean aterako da San Frantziskotik. Lehen txangoa egun horretan izango da, 6 ordukoa. Joan nahi duten bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte, autobusa eta aterpea pentsio erdia barne. Bazkide ez direnek, 55 euro. Informazio gehiago eta izena emateko infoalpinouzturre.eus emailera idatzi behar da, edo 943 65 27 89 telefonora deitu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!