Alpino Uzturreren urteko lehen ibilaldia, hurrengo igandean

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2017ko urtarrilaren 5a

Hurrengo igandean, urtarrilaren 15ean, Nafarroan antolatu dugun mendi ibilaldirako gonbidapena luzatu nahi diegu mendizale guztiei.

Iparraldeko mugan dagoen Dantxarineatik Baztan bailarako Amaiur herriraino joango gara, garai batetan kontrabandistek egin ohi zuten bideetatik. Amaieran, Amaiurko gaztelua bisitatzeko aukera izango dugu. 

Autobusa Tolosako San Frantzisko Elizatik irtengo da, 7:30ean. Informazio gehiago nahi izanez gero, eta izena emateko 943 65 27 89 telefonora deitu edo info@alpinouzturre.eus helbidera idatz dezakete herritarrek. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!