Tolosako Alpino Uzturre mendi elkarteak irteera antolatu du iganderako, Nafarroako Baztan bailarara. Erratzuko Gorostapolotik irtenda, Izpegi, Burga, Argañeta eta Auza tontorrak igoko dituzte. 18 kilometroko bidea sei ordu inguruan egingo dute, eta autobusa 07:00etan irtengo da San Frantziskotik. Izena emateko hiru bide daude: www.alpinouzturre.eus,info@alpinouzturre.eus edo 943 65 27 89.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?