Zumaiako Flysch-era irteera egin du Alpino Uzturre mendi elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko irailaren 26a

Joan den iganderako eguraldi iragarpenak ez ziren oso onak baina, hala ere, Alpino Uzturre Elkarteak Zumaiako Flyscharen inguruan antolatuta zuen mendi ibilaldirako apuntatutako txiki eta helduak ez ziren atzera bota eta , ia busti gabe, ibilaldia burutu genuen bertako paisaiaz gozatuz.

Gure mendi ibilaldien helburua Euskal Herriko mendi inguru erakargarrienak eta bertako kultura ezagutzeko aukera ematea da. Zumaiako Flyscha ezagutu beharreko toki horietako bat da eta kanpoko bisitariek horrela baloratzen dute. Mundu osoko zientzialarien bisita jasotzen du, Lurraren orain 50 milioi urteko informazioa ematen baitu. Era berean, datorren urriaren amaieran "Juego de Tronos" telesailaren beste kapitulo bat grabatu behar dute bertan. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!