Zumaiako Flysch-era ibilaldia antolatu dugu hurrengo iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko irailaren 19a

Famili giroan txikiak mendira joateko animatuz, datorren igandean, irailaren 25ean, Zumaiako Flysch ikusgarriaz gozatzeko ibilaldia antolatu dugu. 

Ibilaldia itsas ertzetik egingo dugu, eta orain dela 50 milioi urteko historia agerian uzten duten geruzak ikusiko ditugu.

Eguna: Irailaren 25 a.
Bus Irteera: 9,30ean San Frantzisko elizatik
Itzulera: 17:00 tan Tolosan egoteko asmoa dugu.

Ibilaldia mendian ibiltzen ohituta dauden neska-mutilentzat da, beti ere heldu baten konpainian.

Informazio gehiago eta izena emateko: 943 65 27 89 telefonora deituz, info@alpinouzturre.eus emailera idatziz edota gure web orrian: www.alpinouzturre.eus

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!