Mendi irteera antolatu du Alpino Uzturre mendi elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko irailaren 12a

Datorren Igandean, irailaren 18an, mendi irteera antolatu dugu Nafarroa eta Zuberoa artean.

Lazar portutik hasita (Otsagabia), Gaztarrigaina (1729m) eta Otsogorrigaina (1920m) mendiak igoko ditugu, eta Belaguako Juan Pito Bentan amaituko dugu ibilaldia.

Goizeko 7:00etan hartuko dugu autobusa San Frantzisko elizatik. Izena emateko 943 65 27 89 telefonora deitu edo info@alpinouzturre.eus helbidera idatzi. Informazio gehiago duzue www.alpinouzturre.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!