Datorren astebururako bi ibilaldi antolatu ditu Alpino Uzturre Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko uztailaren 12a

Datorren astebururako, Uztailaren 16 eta 17, Alpino Uzturre Elkarteak Pirineotako Benasque inguruan 2 mendi ibilaldi egiteko aukera eskeintzen du .

Larunbatean, Tolosatik, San Frantzisko elizatik, goizeko 6 etan aterako da autobusa eta Literola-Tuca dÉstos (2531m)- Estos aterpea ibilaldia egingo dugu. Estos aterpean gaua egingo dugu afaria eta gosaria barne.

Igandean, Estos aterpetik hasi eta Clarabide gailurra (3020m) igo eta Pont de Prat era jeitsiko gara, bertan autobusa hartu eta Tolosara etortzeko.

Informazio gehiago eta izena emateko: deitu 943 652789 telefonora, info@alpinouzturre.eus emailera idatzi edota www.alpinouzturre.eus webean begiratu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!