Gaztetxoentzat irteera, Arratera

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko ekainaren 13a

Datorren iganderako, ekainaren 19rako, Alpino Uzturre Elkarteak gaztetxoentzako mendi ibilaldi bat antolatu du Eibarko Arrate inguruan. 

7 kilometroko luzera du eta egokia da guraso edo arduradun batekin egiteko, familia giroan.

Antolatu dugun autobusa, goizeko 09:30ean San Frantzisko Elizatik aterako da, eta Tolosara 17:00ak inguruan itzuliko da. Beraz, bazkaria eraman behar da.

Informazio gehiago eta inskripziorako idatzi info@alpinouzturre.eus emailera edota 943 65 27 89 telefonora deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!