Soriako mendietara irteera

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko ekainaren 7a

Argazkia: Wikipedia

Datorren astebururako Alpio Uzturre Elkarteak 2 mendi-ibilaldi antolatu ditu Sorian.

 

Larunbatean, ekainaren 11n, goizeko 06:30ean irtengo da autobusa San Frantzisko elizatik. Mendi ibilaldia egingo dugu gero: Laguna Negra - Pico Urbion (2.228 metro) - Duruelo de la Sierra. Covaledako aterpetxean egingo dugu lo. Larunbateko afaria eta igandeko gosaria ere bertan egingo dira.

Igandean, berriz, hauxe izango da ibilaldia: Puerto Santa Ines - Cebollera (2.163 m.) - Lomos de Orios.

Informazio gehiago eta izena-emateko: info@alpinouzturre.eus emailera idatzi, 943 65 27 89 telefonora deitu edota www.alpinouzturre.eus weba kontsultatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!