Primeran, Izkiko Parkean barrena

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko apirilaren 12a

Alpino Uzturrek pasa den igandean mendi irteera burutu zuen Izkiko Parkera (Araba). Eguraldi bikainarekin burutu zen Durruma Kanpezu eta Korres arteko mendi irteera.

Muela, Peña del Santo, Soila eta Mantxibio mendi tontorrak igo, San Roman ermita, mila urteko hagina eta Aranbalza urtegia ikusi eta harizti ederrez betetako Izki parkean ibiltzeko aukera izan zuten animatu ziren 43 mendizaleak.

Gogoan izan igandean etxeko txikienentzat irteera antolatu duela Alpinok, Nafarroako Basaburua eta Malerrekan barrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!