Etxeko txikienentzat irteera

Datorren apirilaren 17rako Alpino Uzturre Elkarteak mendi irteera antolatu du txikienei begira, Nafarroako Basaburua eta Malerrekan barrena. Gorostieta gainan hasiko da, Leurtzako urtegiek osatzen duten paisaia bukolikoan amaituz.

Familiei zuzendutako ibilaldia da, guraso edota arduradun nagusiekin egiteko aproposa eta atsegina.

8 kilometroko luzera du ibilbideak. Gorostieta gainean hasiko da, eta hainbat mendi igoko dituzte Leurtzako urtegietara iritsi aurretik: Larremear (990 m.) Eragorri (1.020 m.) Soratxipi (1.069 m.) eta Munazorrotz (1.020 m.). Ibilbide horren gorabehera 300 metrokoa da. 

Eremu horretan pagoa da zuhaitz nagusiena, eta gailur horietatik ikuspegi zabalak izango dira. Leurtzako paisaia ere bikaina da: garai batean egur ikatza egiteko txondorren kea nagusi zen leku horretan, baina 1920an errekaren ur emaria aprobetxatzeko bi urtegi egin zituzten. 

Bus-Irteera: 09:30ean San Frantzisko Elizatik
Itzulera: 17:00 etan Tolosan egongo gara
Prezioa: 5 euro txikiek, eta 10 euro helduek

Informazio gehiagorako eta izena emateko, info@alpinouzturre.eus edota arratsaldetan 943652789 telefonora jo dezakezue.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!