Mendi ibilaldia Arabako Izki Parkean

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko apirilaren 6a

Arabako lurraldetan, Izkiko Natura Parkean zehar ibilaldia antolatu du Alpinok iganderako,

Durruma Kanpezutik Korresera joango dira, Muela (1.055 m) , Soila (994 m) eta Mantxibio (937 m) mendiak igoz. Izkiko Natura Parkea Arabako mendialdean kokatuta dago Bernedo, Arraia-Maeztu eta Kanpezuko udalerrien barruan.

Iparraldean Gasteiz mendiak, hegoaldean Toloñoko mendilerroa, ekialdean Berron ibaia eta mendebaldean Trebiñuko Konderria ditu muga gisa. Haritza da zuhaitz mota nagusia parkean, ia basoen erdia osatuz.

Luzeera: 18 Km
Iraupena: 6,30 ordu
Igoera guztia: 1.036 m.
Jetsiera guztia: 1.131 m.
Bus irteera: 07:30ean San Franziskotik
Bazkideak: 13 euro
Ez bazkideak: 15 euro.

Informazio gehiagorako eta izena emateko, hiru aukera daude: webgunean, info@alpinouzturre.eus helbidean edota 943652789 telefonora deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!