Mendiko GPSa erabiltzen ikasteko saioak apirilean

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko apirilaren 1a

Alpino Uzturre mendi elkarteak antolatuta, Carlos Garcia izango da irakaslea; izen-ematea zabalik da jada

Mendi ibilaldien antolakuntza baino haragoko lana da mendi taldeena, eta horren erakusgarri dira Tolosako mendi taldeak, astebururoko eskaintzarekin. Horrela, apirilaren 11tik 16rako egunetan, GPSa hobeto erabiltzeko ikastaroa antolatu du Alpino Uzturrek; leku mugatuak izango dira, eta izen-ematea zabalik da jada.

Hilaren 11n, 19:00etan izango da lehen hitzordua, Alpino Uzturreren egoitzan bertan, eta GPSaren oinarrizko konfigurazioa landuko dute, oinarrizko ideiak ezagutaraziz. Hurrengo saioa, berriz, apirilaren 13an izango da, ordu eta leku berean, eta nabigazioa praktikatuko dute bigarren egunean.

Apirilaren 14an ere, hitzordu berarekin jarrituz, GPSa eta interneta konbinatuko dituzte ikastaroan eta, azkenik, saio teorikoetan ikasitako guztia praktikan jarriko dute mendian, apirilaren 16an, larunbatarekin, 09:00etatik 12:30era bitarte.

Ikastaroak 50 euroko prezioa izango du elkarteko bazkideentzat eta, bazkide ez direnek, berriz, 60 euro ordaindu beharko dute. Carlos Garcia ariko da irakasle lanetan, gazteleraz, eta leku mugatuak izango direla jakinarazi du Alpino Uzturrek. Horrela, izena emateko aukera zabalik da jada. Batetik, info@alpinouzturre.eus helbide elektronikora idatz daiteke eta, era berean, 943 65 27 89 telefono zenbakira deituta ere egin daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!