Nafarroa Behereko ondare megalitikoa ezagutzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko martxoaren 3a

Irudian, Gatarre mendia

Nafarroa Behereko mendi belartsuetan ibiliko gara martxoaren 13an, bertako historia eta ondare megalitikoa hobeto ezagutu asmoz

Ibilaldiak beheranzko joera izango du. Salbatore baseliza zaharretik abiatuko gara. Gatarre mendia (761 m.) pasa eta ibarrean dagoen Donibane Garazin bukatuko dugu. Euskal Herriko trikuharri ederrena ikusi ahal izango dugu: Mairetxe trikuharria. Hona hemen ezaugarriak:

Luzeera: 19 km

Iraupena: 5,30 ordu

Igoera guztia: 464 m.

Jeitsiera guztia: 1.196 m.

Bus irteera: San Franziskotik 07:30ean

Bazkideek: 13 euro
Ez bazkideek: 15 euro

Informazio gehiagorako, eta izena emateko 3 aukera daude: alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus helbidean, edo 943652789 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!