Beratza eta Santiago mendiak igo zituzten, eta Nerbioiko ur jauzia, Urduña herria eta Txarlazo eta Salbada-Gorobel lerroko beste mendiak ikusiz zelaigune batean ibili ziren elurra zapalduz.
Bestalde, gogora ekarri dute mendiko federatu txartela egin daitekeela astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara, elkartean.