Igandean, irteera Arabara

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko urtarrilaren 14a

Igande honetarako irteera antolatu du Alpino Uzturre Elkarteak: Lezamatik Berberenara joango dira.

Goizeko 07:30ean irtengo da autobusa Tolosako San Frantzisko pasealekutik. Lezamara (Araba) joango dira, eta bertatik, Berberenaraino joango dira, Arando (944 m.) eta Beratza/Askuren (710 m.) mendietatik igaroz. 

20 kilometroko ibilbidea izango da, eta sei orduko iraupena izango du gutxi gora behera. Igoeraren desnibela 826 metrokoa da, eta jaitsierarena 375 metrokoa. 

Informatzeko eta izena emateko hiru bide daude: gure weborri berrituan alpinouzturre.eus, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz, edota 943652789 telefonora deituz.

Bazkideek: 13 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez bazkideek, berriz, 15 euro.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!