19 kilometroko ibilbidea osatuko dugu. Tolosatik 07:30ean irtengo da autobusa, San Frantzisko pasealekutik. Egozkuetik hasiko gara oinez. Burdindegi (1.247m), Eride (1.246m), Xuriain (1.410 m), eta Okolin (1.355 m) mendiak igoko dira, Belateko mendatean bukatu aurretik.
Guztira sei ordu eta erdiko iraupena izango du. Igoerak 1.154 metroko desnibela izango du. Ibilbidearen xehetasun gehiago ikusteko hemen duzue bideoa: