Goizean laino eta lanbro artean ibili ziren, baina eguerdi partean zertxobait argitu zen eguna eta paisaia ederrak ikusteko aukera izan zuten. Jocanotik abiatuta, Montemayor, Kruzeta eta Repico gailurrak pasatu zituzten eta Osma herrian bukatu zuten bost ordu t,erdi ibili ondoren, gero Espejon bazkaltzeko.