Jokano-Osma ibilaldia burutuko du Alpinok

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2015eko urriaren 8a

Hurrengo igandean, hilaren 18an, Araba aldera joango dira.

Jokanotik Osmarako bidean, Montemayor (1.104 m.), Kruzeta (1.169 m.) eta Repico (1.188 m.) mendiak igoko dituzte, Arkamu mendatekoak guztiak.

Bista ederrak dituen ibilbidea da: Gorbeia, Bilboko mendiak, Demanda (Errioxa), Aizkorri-Aratz, Valderejo... Otsoen bizileku ere bada zonalde hori, eta hori aprobetxatuz, Barrongo otso-zuloa bisitatuko dugu.

Datuak

Luzera: 18 km.
Iraupena: 5 ordu.
Igoera guztira: 961m.
Jaitsiera guztira: 987m.

Autobusa 07:30ean irtengo da San Frantziskotik. Bazkideek 13 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez bazkideek, berriz, 15 euro.

Izena emateko hiru aukera daude: alpinouzturre.eus, info@alpinouzturre.eus helbidea edo 943652789 telefonora deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!