Bi irteera antolatu ditu Alpinok astebururako

Alpino Uzturre mendi elkarteak ederki burutu zuen igandeko irteera Zuberoan. Guztira 50 mendizale elkartu ziren Zuberoako Santa Grazi herri dotoretik atera eta Belagoa inguruko Juan Pito bentara joateko.

Eguraldi ona izan zuten eta bost ordu inguru behar izan zuten zeharkaldia osatzeko paraje apartak ikusiz. Gainera, batzuk Lakora mendia igotzeko aukera izan zuten. Ondoren Nafarroako Isaba herrira joan ziren bazkaltzera.

Argazkian, taldea abiapuntuan, Santa Grazin. Argazki gehiago, www.alpinouzturre.eus webgune berrian.

Bestalde, datorren astebururako beste bi irteera antolatu ditu Alpino Uzturrek. Larunbatean BTT (mendiko bizikleta) irteera izango da Usabal kiroldegitik 8:30ean abiatuta Leaburu, Gaztelu, Uli, Berastegi eta Larre mendira. Informazio gehiago eta izen-ematea info@alpinouzturre.eus edo 638703093 telefono zenbakian.

Igandean berriz, ibilaldi familiarra (gaztetxoak eta gurasoak) antolatu du Zarautzetik Askizura San Frantziskotik 9:30ean abiatu eta 17:00ak aldera itzultzeko. Informazio gehiago edo izen-ematea www.alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus korreoan edo 943652789 telefono zenbakian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!