Txangoa Durangotik Urkiolara

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2015eko martxoaren 9a

Alpino Uzturre Elkarteak martxoaren 15erako mendi irteera bat antolatu du. Txangoa Durangon hasi eta Urkiolan bukatuko da.

Leungane (1.009 m.) eta Saibi (946 m.) mendiak igoko dira. Ibilbidearen iraupena 6 ordukoa eta luzera 18 kilometrokoa izango da.

Autobusaren irteera San Frantziskotik 07:30ean izango da. Bazkideek 13 € ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek 15 €.

Informazio gehiago eta izen ematea 943 65 27 89 telefonoan edo alpinouzturre@hotmail.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!