Maidalena tontorretik, Alpino Uzturrekoak

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2015eko otsailaren 23a

Alpino Uzturre mendi elkarteak mendi irteera burutu zuen igandean Zuberoan, Barkoxen abiatu eta Atharratzen amaituz, Ahargo (609 m) eta Maidalena (805m) mendiak igo ondoren.

Ateri izan zuten ibilbide osoan eta Maidalenan elurra zapaltzeko aukera izan zuten. Gainera Atharratzera iritsitakoan Basaburuako Ihauterietako desfilea eta mozorroak ikus ahal izan zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!