Irati Izagirre eta Imanol Rojo eskiatzaileak maila polita erakutsi dute

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2015eko otsailaren 3a

Igandean Martxa Beret ospatzekoa zen, baina azkenean bertan behera gelditu zen. Beretera iristeko arazoak zeuden; errepideko maldetan elur-jauzi arriskua, eta horrez gain, zirkuitua markatzeko zailtasun handiak. Lastima. 

Urtetik urtera, gero eta norvegiar gehiagok parte hartzen dute, Euroloppet zirkuituan sartuta baitago proba hau. 2016an, adibidez, Europako Distantzia Luzeko Txapelketa bertan egiteko asmoa dago.


Larunbatean, lasterketa lehiatzeko aukera bai izan zela Bereten. Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketa jokatu zen, eta Alpino Uzturreko kideak bertan izan ziren. Partaide horien artean Irati Izagirrek lortutako bigarren postua izan zen azpimarragarriena, Junior I kategorian, 15 kilometroko skating lasterketan.


Bestalde, Eslovakian jokatu den Universiadan, Imanol Rojo aritu da lehian, eta pozik geratu da tolosarra. 30 kilometroko skating proban hamahirugarren egin zuen Rojok. Abendutik arnas arazoekin dabil eskiatzaile tolosarra, eta tratamenduan egon da. Aurreko asteazkenean 10 kilometroko klasikan atera zen, eta sufritzea tokatu zitzaion Rojori. Astelehenean, ordea, skating estiloan gustura ibili zen. 25. kilometroan taldeburuan joan zen. Horrez gain, Munduko Koparako sailkatu da tolosarra, Universiadan lortutako puntuei esker.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!