Alpino Uzturre Elkarteak Urtarrilaren 18rako mendi irteera bat antolatu du. Txangoa Soraluzetik hasi eta Ermuan bukatuko da.
Galdaramuño (664 m) eta Egoarbitza (733 m) mendiak igoko dira. Ibilbidearen iraupena 5 ordukoa da, eta luzera 22 kilometrokoa izango da.
Autobusaren irteera San Frantziskotik 08:15ean izango da.
Bazkideek 11 € ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek 13 €.
Horrez gain, mendian aseguratuta ibiltzeko Alpino Uzturre elkartea jada mendizaleak federatzen ari da.
Elkartea zabalik dago astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 21:00ak bitartean.
Korreo elektronikoz (alpinouzturre@hotmail.com) edo telefonoz (943652789) ere egin daiteke txartelaren eskaera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?